sábado, 28 de noviembre de 2009

Frank Lloyd Wright, Guggenheim Museoan


50urte dira Frank Lloyd Wright-ek New York-eko Guggenheim Museoa diseinatu zuela. Hori dela eta, Bilboko Museo berak arkitektoari buruzko ziklo zinematografiko ikusgarri bat prestatu du.

Erakusketa promozionatzeko kartela bera artelan bat dela aitortu behar da, Javier Wandosell eta Maite Méndezek egina, McCann Erikson publizitate agentziakoak biak.
Guggenheim Museoak (eguna eta ordua) ditu ateak irekirik.
Adinik mugarik ez dago bertako artelanak ikusteko, arteak adinik ez baitauka!


Argazki iturria: http://www.guggenheim-bilbao.es

jueves, 26 de noviembre de 2009

Kartel polemikoa

Bilboko Arte Ederretako Museoan 2010eko Urtarrileko 17rarte "El joven Murillo" erakusketa egongo da. Erakusketa honen komunikazio arduraduna Herederos de Rowan Pasaiako publizitate agentzia izan da.


Kartel "dibertigarri" bat topa genezake; erakusketarako Murilloren auto erretratua laga zion bildumagileari ez zion graziarik egin, eta kartel hori bertan behera gelditzea eskatu zuen, autoerretratuaren artelana ez lagatzearekin mehatxatuz.
Azkenean, nahiz eta kartela inprimaturik egon, publizitate agentziek Murilloren aurpegian kokatutako piercinga kendu egin behar izan zuten.


Argazki iturria: http://insurgenciagrafica.wordpress.com

jueves, 19 de noviembre de 2009

VIII Business Global Conference Euskaldunan

Bilbon zientziaren astea ospatzen dela eta, hilaren 9an enpresei buruzko konferentzia bat ospatu zen Euskalduna jauregian.

BGCren zortzigarren edizioa hitzaldiz eta elkarrizketaz egon zen osaturik, enpresa izanik testuinguru protagonista. Konferentziaren helburua gaur egungo merkatu jokabideak aztertzea eta enpresari lotutako solasaldia egitea zen, garai berriei eutsi ahal izateko. Enfoke ezberdinetako hitzaldiak egon ziren konferentzia osoan zehar, baina hala ere, profesional guztiek aho batez erakutsi ziguten enpresa bateko beharrezko ezaugarri baten garrantzia: innobazioarena. Errekurtso guztien eta ideia berrien aldeko apustua egin behar dela azaltzen dute.

Goizeko 9.00etatik arratsaldeko 19.00ak arte iraun zuen BGCek. Euskaldunara hurbildu ziren guztiek 18ekitaldiren artean entzuteko aukera izan zuten. Inaugurazio ekitaldia bukatu bezain laster Tom Kelly berrikuntza esparruan mundu mailako erreferentea denak konferentziako
lehenengo hitzaldiari ekin zion. Inobazioaren garrantziaz mintzatu zen hitzaldi dinamiko eta interesgarri batean. Inobazioaren 10 aurpegiak azaldu zituen modu garbi batean. Azkenik, ikusleen parte-hartzearekin batera esperimentu bat egin zuen, aretoa globoz beteta bukatu zuelarik.


Ondoren, bi saio paralelo egon ziren: batetik "Fast Forward" berrikuntzaren ildokoa, non Apple eta U2 kasuak azaltzen zituen Carlos Sanchez enpresako bazkide-fundatzaileak; Telefonica-ko esperientiza kontatu zuen Francisco Jariego estrategia zuzendariak eta "Coolhunting" mugimenduaren nondik norakoa azaldu zuen Daniel Córdoba Mendiola The Hunter erakundeko zuzendari nagusiak. Bestetik, Merkatu lehiakorretatik komunitate kolaboratiboetarako saioa zegoen. Bertan, Sony, Ibermática eta Gaia Net Exchange enpresen errepresentatzaileek eskaini zuten beraien hitzaldia.

Gero, Inma Shara orkestra zuzendariari egindako elkarrizketa egon zen. Zuzendari euskaldunak, lidergoa lortzeko elkarlanak duen garrantzia azpimarratu zuen behin eta berriz.

Ondoren, beste bi txanda egon ziren saio paraleloena. Lehenengo Barne eta Motibatzaileak (Grupo Cosentino, Fagor Electrodomésticos eta Grupo BLC partehatzaileekin) eta Kontsumitzailearengandik Datorren Berrikuntza saioak egon ziren (12designer, La Coctelera eta L´Oréal partehartzaileekin). Bigarren txandan Gizarte Berrikuntza (Webjam eta Greenpeace partehartzaileekin) eta Enpresen Berrikuntza (Google eta Digital Assets Deployment partehartzaileekin) saioak egon ziren.

domingo, 15 de noviembre de 2009

Non entzungo nuen nire ahotsa?



Publizitate eta Harreman publikoetako ikaslea naiz, bigarren mailakoa. Oraindik beste pare bat urte falta zaizkit karrera bukatzeko, eta suerte pixka batekin, lanen bat topatzeko. Nire helburua publizitate agentzia batean lan egitea, iragarkiak diseinatuz eta hauen promozioa eginez.

Hala ere, mundu hau oso zabala eta irekia da, eta nork daki; agian egunen baten, nire ahotsa jartzea eskatzen didate iragarki batean. Egia esanda, iragarki bati baino gehiago irratsaio batean gustatuko litzaidake jartzea nire ahotsa. Azken finean, irratian, nire izaerataz joka dezaketelako.

martes, 3 de noviembre de 2009

Euskarak ez du jarraituko hezkuntzako hizkuntza nagusia izaten


Horrela azaldu zuen atzo Isabel Zelaa Hezkuntza sailburuak, Lehen hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren hezkuntza eta Batxilergoa arautzeko aurkeztu berri den curriculum dekretu egitasmoarekin batera. Euskara eta Gaztelera parekatu egingo dira; neurri horiek, 2elebitasun orekatu" bat lortzeko helburua duela nabarmendu du Zelaak.




Argazki iturria: http://www.hazteoir.org/