BGCren zortzigarren edizioa hitzaldiz eta elkarrizketaz egon zen osaturik, enpresa izanik testuinguru protagonista. Konferentziaren helburua gaur egungo merkatu jokabideak aztertzea eta enpresari lotutako solasaldia egitea zen, garai berriei eutsi ahal izateko. Enfoke ezberdinetako hitzaldiak egon ziren konferentzia osoan zehar, baina hala ere, profesional guztiek aho batez erakutsi ziguten enpresa bateko beharrezko ezaugarri baten garrantzia: innobazioarena. Errekurtso guztien eta ideia berrien aldeko apustua egin behar dela azaltzen dute.

lehenengo hitzaldiari ekin zion. Inobazioaren garrantziaz mintzatu zen hitzaldi dinamiko eta interesgarri batean. Inobazioaren 10 aurpegiak azaldu zituen modu garbi batean. Azkenik, ikusleen parte-hartzearekin batera esperimentu bat egin zuen, aretoa globoz beteta bukatu zuelarik.
Ondoren, bi saio paralelo egon ziren: batetik "Fast Forward" berrikuntzaren ildokoa, non Apple eta U2 kasuak azaltzen zituen Carlos Sanchez enpresako bazkide-fundatzaileak; Telefonica-ko esperientiza kontatu zuen Francisco Jariego estrategia zuzendariak eta "Coolhunting" mugimenduaren nondik norakoa azaldu zuen Daniel Córdoba Mendiola The Hunter erakundeko zuzendari nagusiak. Bestetik, Merkatu lehiakorretatik komunitate kolaboratiboetarako saioa zegoen. Bertan, Sony, Ibermática eta Gaia Net Exchange enpresen errepresentatzaileek eskaini zuten beraien hitzaldia.
Gero, Inma Shara orkestra zuzendariari egindako elkarrizketa egon zen. Zuzendari euskaldunak, lidergoa lortzeko elkarlanak duen garrantzia azpimarratu zuen behin eta berriz.
Ondoren, beste bi txanda egon ziren saio paraleloena. Lehenengo Barne eta Motibatzaileak (Grupo Cosentino, Fagor Electrodomésticos eta Grupo BLC partehatzaileekin) eta Kontsumitzailearengandik Datorren Berrikuntza saioak egon ziren (12designer, La Coctelera eta L´Oréal partehartzaileekin). Bigarren txandan Gizarte Berrikuntza (Webjam eta Greenpeace partehartzaileekin) eta Enpresen Berrikuntza (Google eta Digital Assets Deployment partehartzaileekin) saioak egon ziren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario