Publizitate eta komertzioaren munduko hainbat ikasle eta profesional bildu dira gaur interneteko komertzializazioari buruzko konferentzian.
Urtero bezala "Iragar" jardunaldiak antolatu dira Euskal Herriko Uniberstitatean. Aurten, internet bidezko salerosketa izan da gai nagusia. Konferentzia hauen helburua profesionalen eta ikasleen arteko harremana sustatzea da.
Goizeko 09:30etan hasi da jardunaldia. Lau hitzalditako konferentziak izan dira. lehenik, "Ai ene! Internet bitartez salduko dut!" hitzaldia egon da, non bi hizlarik parte hartu duten: Peio Ruizek, Merkatuko zuzendariak on.line merkatuaren garrantzia azaldu du, eta etorkizuneko euskarria dela azpimarratu du. Antxon Txapartegi Txakolinaren Jatorrizko Deituraren idazkariak beraien enpresaren merkatu ibilbideaz aritu da, online saltzen hasi zirenez geroztik izan dituzten onuretaz informatuz.
Bigarren hitzaldia "The Web Sales Funnel by Google Analitycs" izan da, merkatu elektronikoa emaitzetara zuzendua izan delarik. Guillermo Vilaroig-ek Overaliaren zuzendari kudeatzaileak eman du hitzaldia. 2000.urtean boom bat egon zela azaldu du, publizitatea online egiten hasi zenean, alegia. "Merkatuaren panorama asko aldatu zen, eta onera", ziurtatu du Guillermo Vilaroigek. Hori dela eta, enpresaren webside-a oso garrantzitsua dela azpimarratu du, internet bidezko komertzioak planifikazio zehatz bat behar duela azalduz. Planifikazio horren atal bakoitzerako erabili behar diren herramintaz informatu du.
Hirugarren hitzaldia "Badaukat nire online denda...eta orain zer?" izan da. Hizalria Juan Pablo Giménez izan da, Demini Business Online-en zuzendaria. Orain dela gutxirarte enpresa bat eroslearengana publizitatearen bidez zuzentzen zela azaldu du, baina orain, interneten bidez, eroslea da enpresa bilatzen duena.
Azkenengo hitzaldia "Online saltzeko pertsuazioa" izan da, eta Ester Pallarés, Multiplica-ko Internet Consultant denak oso modu interesgarrian azaldu ditu webside batek kontuan hartu beharrezko pertsuasio teknikak.
Ondoren, eta jardunaldia amaitzeko, mahai-ingurua egon da. Parte hartzaileak Juan José Azcárate (CCCren zuzendari nagusia), José Rodriguez (fitnessdigital.com-ren gerentea) eta Antxon Txapartegi izan dira, online merkatuari buruzko solasaldi pertsonala eraiki dutelarik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario