martes, 5 de enero de 2010

Agur telebista analogikoari


Egun gutxi geratzen zaizkio telebista analogikoari, digitalizazioa iritsi baita. Telebista seinalea jaso ahal izateko bide berriak aukeratu beharko dituzte erabiltzaileek. Kable bidezko telebista, satelite bidezkoa edo sintonizatzaile digitala duen telebista izan ezean, Lurreko Telebista Digitalaren (LDT) aparagailu sintonizatzailea behar izango da seinale digitala prozesatu eta telebistara bidaltzeko, horrela, telebista ikusi ahal izateko.

LTDak hainbat abantaila ekarri ditu: kate gehiago, irudiaren eta soinuaren kalitate hobea, irudi panoramikoa 16.9 formatuan, soinu digital multikanala (CD kalitatea), azpitituluak, hizkuntza hautatzeko aukera, zerbitzu interaktiboak, eta abar.

Analogikotik digitalera pasatzeko prozesuak urte batzuk iraun ditu. Hainbat herrietan eman da iada itzaltze analogikoa; estatu espainiarrean apirilaren 3an amaituko da itzaltze analogikoa.


Argazki iturria: http://yonoqueriasermayor.files.wordpress.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario