martes, 5 de enero de 2010

Kaixo 2010 eta Agur iragarkieri



2010. urteko lehen egunean berri zoriontsu batekin jaiki garela esan daiteke. RTVE-ek merkatritzarako erabiltzen zituen iragarkiak bere difusio bideetatik ez direla gehiago zabalduko izan da garaiko albisterik garrantzitsuenetakoa. Finantziazio lege honekin, garai berri bat sortu da telekomunikazio bide publiko nazionalean.

Aurrerantzean, RTVEren %80ren finantziazioa estatuaren bidez izango da, hau da, biztanleok ordaindu beharko dugu enpresa. Bestalde, ikusleok, iragarkirik gabeko programazioa ikusteko aukera izango dugu. Halaber, produkzio kulturalak, nazionalak eta teleberriak lehentasuna izango dute telebista publikoan.


Argazki iturria: www.rtve.es

No hay comentarios:

Publicar un comentario